• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
notice
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
Noticias generales
HIRU IKASLE BAZKIDE OHI SARITUEN ARTEAN Inprimatu E-posta

Aurten ere, Kutxa sariak banatu dira eta sarituen artean, Alecopeko ikasle-bazkide ohiak daude


Astelehen honetan, Donostian, Gradu Amaierako Sarien XXXVIII. edizioa ospatu zen. Bertan, Gipuzkoako ikasketa espediente akademikorik onenak dituzten pertsonak saritu dira. Mondragon Unibertsitateko 16 ikaslek jaso zuten saria eta horietako hiru, Alecopeko ikasle bazkide izandakoak dira: Ander Elustondo, Asier Rivera eta Irune Agirre. Hiru sarituek, Ateko prozesuan hartu zuten parte Alecopeko bazkide izan ziren bitartean. Prozesu horren bidez, ikasleek enpresan zuten garapena bideratu eta bultzatzen zuen Alecopek. Dirudienez, oso baliagarria izan da esperientzia!


Zorionak neska-mutilak!

 
BIDEO BERRIA IKUSGAI Inprimatu E-posta

Ikusgai duzue Lan Ikaste Alternantzia Formatiboaren inguruko bideoa

Arizmendiarrietak bere garaian esandako esaldi bat da Lan Ikaste Alternantzia Formatiboaren ardatz nagusietako bat. Hori kontuan hartuz sortu dugu gure esentziaren adibide den bideo labur hau eta arrakasta izaten ari da. Ez al duzu ikusi oraindik?


Dim lights Embed Embed this video on your site

 
LANBAI AZOKA Inprimatu E-posta

Atzo, ekainak 19, Lanbai Azoka ospatu zen Arrasaten

Bertara, lan bila dabiltzen pertsonak joan ziren elkarrizketak izatera eta baita curriculum-a eramatera ere. Izan ere, inguruko enpresa askok hartu zuten parte azokan. Azokaren bigarren urte hau ere, arrastatsua izan zen eta kola txikiak sortu ziren.


Gu ere bertan izan ginen Lan Ikaste Alternantziaren inguruan informazioa ematen eta esperientzia hau bizita zuten pertsonei, curriculuma betetzeko eta elkarrizketa egiteko gomendioak ematen. Izan ere, garrantzitsua da LIAF esperientzia balioestea eta zer den ongi azaltzea enpresek kontuan izaten duten gauzetarikoa baita.

 
2014KO BATZAR OROKORRA Inprimatu E-posta

Atzo, ekainak 12, ospatu genuen Alecopeko bazkide guztiek 2014.urteko Batzar Orokorra

Urtero bezala, ekainean, kooperatibako bazkideak elkartu ziren batzarrean. Lagun Aroko instalakuntzak betetzen hasi ziren arratsaldeko 15:00etako eta gutxira, kooperatibako presidenteak hasiera eman zion bilerari. Mahai nagusian, lehen aipatutakoaz gain, idazkaria, Yeregui gerentea eta Javier Sotil zeuden.

Bi ordu pasatxo iraun zuen batzarrak eta aurten kooperatibako organo sozialetan aldaketarik egon ez den arren, kooperatibaren martxaz eta hartutako neurri ezberdinez hitz egin zen. honela, guztiek onartu zituzten adostutako erabakiak.

 
FRANTZIAKO BATXILERGOKO IKASLEEN BISITA Inprimatu E-posta

Toulouse-ko Liceo-tik (Frantzia) 28 ikasle eta 3 ikasle etorri ziren duela bi egun Alecop ezagutzera


Batxilergo administratiboa ikasten ari dira, marketing-ekin zerikusia duten ikasketak egiten ari baitira. Hori dela eta, gure kooperatibaren eta korporazioaren inguruan zertxobait gehiago jakiteko aukera izan dute.

Otalora-tik etorri dira, bertan kooperatibei buruzko ikastaro bat egiten ari direlako. Guk, Alecop-i buruzko ezaugarririk nagusienak zeintzuk diren azaldu diegu eta zituzten galdera guztiak erantzuten saiatu gara. Azkenik, gure zenbait produktu ikusi ahal izateko, ibilaldi txiki bat egin dugu beraiekin gure instalakuntzetatik.

 
«HasieraAurrekoa12345678910HurrengoaAmaiera»

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL