Noticia
MONDRAGON UNIBERTSITATEAK HASIERA EMAN DIO 2013-2014KO IKASTURTEARI Imprimir

Iñigo Urkullu, Lehendakaria; Iosu Zabala, Mu-ko Errektorea; Cristina Uriarte, Hezkuntza Saileko Kontseilaria; Idoia Peñacoba, Mu-ko Idazkari Nagusia eta Marian Bilbatua, HUHEZIko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakaslea izan ziren ekitaldiko ardatz nagusia


Iraiaren 18an, eguerdiko 12etan elkartu ziren Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Fakultatean Unibertsitateko kideetako asko eta inguruko enpresa kolaboratzaileetako ordezkariak besteak beste. Urtero bezala, kurtsoari hasiera emateko ekitaldia prestatu zuen Mondragon Unibertsitateak. Aurten, 2013-2014 ikasturteari eman zaio ongi etorria.


Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusiak esan zuenaren arabera, aurten, gradu berrien diseinu eta garapena egin da, ingeniaritzako 3 graduen diseinua, alegia. Gainera, aurreko urtean baino matrikulatu gehiago egon dira aurten unibertsitatean.


Enpresekin duten harreman estua mantentzen jarraituko dutela azaldu zuen Unibertsitateko Idazkari Nagusiak. Izan ere, Mondragon Unibertsitateak modu esanguratsuan lantzen du enpresekiko lotura. Harreman estu horri esker, unibertsitateak berehala jakiten du zer premia duten enpresek eta era berean unibertsitatearen ereduak enpresekin harremanetan jartzeko aukera ematen die ikasleei ere, unibertsitateko ikasketetan zehar lan-munduari buruzko ezagutza praktikoak eta errealak bereganatu ditzaten.


Ekitaldi honekin beraz, inauguratua izan zen 2013/2014 ikasturtea.