notice
HIRU IKASLE BAZKIDE OHI SARITUEN ARTEAN Inprimatu

Aurten ere, Kutxa sariak banatu dira eta sarituen artean, Alecopeko ikasle-bazkide ohiak daude


Astelehen honetan, Donostian, Gradu Amaierako Sarien XXXVIII. edizioa ospatu zen. Bertan, Gipuzkoako ikasketa espediente akademikorik onenak dituzten pertsonak saritu dira. Mondragon Unibertsitateko 16 ikaslek jaso zuten saria eta horietako hiru, Alecopeko ikasle bazkide izandakoak dira: Ander Elustondo, Asier Rivera eta Irune Agirre. Hiru sarituek, Ateko prozesuan hartu zuten parte Alecopeko bazkide izan ziren bitartean. Prozesu horren bidez, ikasleek enpresan zuten garapena bideratu eta bultzatzen zuen Alecopek. Dirudienez, oso baliagarria izan da esperientzia!


Zorionak neska-mutilak!