Noticia
GOIAN BEGO Imprimir

Atzo arratsaldean, Donostian jokatu zen Tolosa eta Berio futbol taldeen arteko partiduan, Alecopeko ikasle bazkide izan zen Urtzi Gurrutxaga 26 urteko gaztea hil zen. Zorabiatzen ari zela sentitu eta lurrera erori zen. 40 minutu inguru egon ziren zelaian eta azkenean, Donostiko Ospitalera eraman zuten gaztea, bertan hil egin zen.

Urtebete egon zen lan-ikaste alternantzia egiten Indar Electric S.L. enpresan Alecopeko ikasle bazkide bezala. Alecopetik, doluminak eta besarkada handi bat familia, lagun eta taldekide guztieri.