notice
BATZAR NAGUSIA OSPATU DUTE ALECOP-EKO IKASLE- ETA LANGILE-BAZKIDEEK Inprimatu

Ekainaren 13an, arratsaldeko 15:00etan, Batzar Nagusia ospatu zen Polo Garaia-ko eraikinean eta Alecop kooperatibako ikasle bazkide zein langile bazkideak egon ziren bertan

Duela bi urte, Kontseilu Errektoreko partaide izango ziren langile eta ikasleetako batzuk aukeratuak izan ziren eta aurtengo batzarrean, lau urtetan zehar kide izan diren batzuk kargua laga behar izan dute eta beste batzuek hartu dute haien lekua. Horretarako, Alecop-eko guztiek eman zuten botoa eta bozkatze horretatik ateratako emaitzekin izendatu ziren hurrengo lau urteotan Kontseilu Errektoreko kide izango diren hainbat langile- eta ikasle-bazkideak.

Batzar Nagusian, Zaintza Batzordeko kideen aldaketa ere egon zen. Lehen Josu Lopez, ikasle-bazkidea, zen bertako presidentea eta orain berriz, kide berri batek osatzen du taldea; Nora Aguirrek. Batzorde honetan, kooperatibako erabakien prozesu asko egiaztatzen dira.