notice
LANBAI AZOKAK ARRAKASTA IZAN DU Inprimatu

I. Enplegu eta Formazio Azoka ospatuko du jada Mondragon Unibertsitateak

Ekainaren 6an, I. Enplegu eta Formazio Azoka ospatu zen Goi Eskola Politeknikoko 11. Eraikuntzan. Hau da, Garaia Berrikuntza Gunean. Minutu batzuk lehenago azoka inauguratu zuten arren, arratsaldeko 15:00retan zabaldu zituen ateak eta 19:00etan itxi.

Bertan, beraien ikasketak amaituta dituztenek eta lan bila dabiltzanek enpresa ezberdinekin kontaktuan jartzeko aukera izan zuten, bai curriculuma lagaz eta baita elkarrizketa laburren bidez ere. Horrez gain, ikasten jarraitzea nahi zutenentzako formakuntza eskaintzen zuten stand-ak zeuden. Haien alboan kokatu zen Alecop, alternantzian parte hartu nahi zuen orori informazioa eskaintzeko.

I. Enplegu eta Formazio Azokak izugarrizko arrakasta izan zuen eta jendez beteta mantendu zen hasieratik bukaeraraino. Beraz, hurrengo urtean ere bertan izango gara!