Noticia
GRADU AMAIERAKO LANA ALECOPEKIN Imprimir

40 bat ikaslek egingo dute Gradu Amaierako Lana Alecopen bitartez ikasturte honetan


Gaur, urriak 15, Kooperatiban izan dira Gradu Amaierako Lana Alecopen bitartez egin behar duten ikasleetariko batzuk. Goizeko 9:00retan iritsi dira eta azalpen batzuk jaso eta gero, kontratuak sinatu dituzte. Gero, zehaztasun gehiago eman dizkie langile bazkide talde batek: funtzionamendua, ordutegiak, kontratua…


Goizean 12 ikasle etorri dira eta arratsaldean berriz, gainontzeko ikasle guztiak espero ditugu. Ikasleek zituzten galderak erantzun eta dudak argitutakoan amaitu dira azalpenak. Hasi da lanerako ordua!