Noticia
BI BISITA Imprimir

Bi bisita pasa dira gaur Alecopetik; bata goizean eta beste arratsaldean

Lehenak Unimed Goiana kooperatiba brasildarretik etorri dira. Hau, 110.000 mediku bazkidez osatua dagoen eta guztira 20 milioi bezero dituen osasun koperatiba bat da. Kooperatibako 23 bazkide izan dira gurekin Alecop ezagutzen. Haien artean, Kontseilu Errektoreko kideak, Enpresako Zuzendaritza eta Zaindari Batzordeko kideak. Izan ere, egun hauetan, Otaloran, koperatibei buruzko mintegi batean ari dira parte hartzen. Interes handiz entzun dituzte azalpenak gure kooperatibaren berezitasunak eta jardun ezberdinak zeintzuk diren kontatu diegunean. Arratsaldean berriz, bigarren bisita etorriko da Alecopera. Espero dugu, bisitari guztiek zerbait gehiago ikasi, ikusi eta ezagutu izana.