ARABIA SAUDITAKO IKASTETXEA AURRERA DOA |
|
|
Irailean hasi ziren eskolak bertan eta aurten, 530 ikasle matrikulatu dira. Ikasle eta administrariak berriz, 40 dira.
Bost urteren buruan 1 600 ikasle matrikulatu izatea espero da. Eskaera horren arabera, irakasleak ere gehitzen joango dira. Bertako kulturako ohiturak jarraituz, ikasle eta profesional guztiak gizonezkoak dira. Izan ere, gizonek ikasteko zentroa da.
Zentroaren gestioari dagokionez, dena espero baino hobeto doa. Dena dela, orain, azken ustekabe txikiei irtenbideak ematen dabiltza. Gainera, hilabete bukaeran, emakumezkoentzat ikastetxe bat gestionatzeko zabaldu den deialdian, hartuko dute parte.
El Diario Vasco-k argitaratu du honen inguruko artikulu bat: 2013/12/16 |
|
GRADU AMAIERAKO SARIAK BANATU DITU KUTXAK |
|
|

Azaroaren 18an Donostiako Kutxa Andia Aretoan egin zen ospakizuna eta 59 gazte saritu ziren, non, goi-mailako ikasketetako ikasleak hartu duten parte
Aurtengo ekitaldia, Karrera Amaierako Sarien XXXVII. edizioa izan da.
Gipuzkoako campuseko Fakultate, Unibertsitate Eskola eta Goi Mailako Eskola Teknikoetako bakoitzaren barruan dauden ikasketak kontuan izanda, 2012-2013 ikasturtean espediente akademikorik onenak lortu dituzten ikasleak saritu dira.
Sarituen artean, Alecopeko ikasle-bazkide diren edo izan diren Iñaki Igartua, Lorea Gorrotxategi eta Myriam Soto daude. Zorionak hiruroi! |
ALECOPEKO LANGILE-BAZKIDEA LASTERKETAKO PODIUMEAN |
|
|
Podium-era igotzea lortu du Alecopeko bazkide den Egizabalek

Urtero bezala Arrasate-Oñati lasterketa ospatu zen Urriaren 12, larunbatean. Aurten, 30.edizioak, parte hartze handia izan du. Gehiengoak lasterketako bidea korriketan egiten duten arren, badaude patinetan doazenak eta Egizabelen kasuan, bera izan da Arrasateko gizonik azkarrena patinen gainean. |
|
LANGILE BAZKIDE IZANDAKOAK |
|
|
† Tiburcio Izurrategi Viteri
- Goian bego -
Herenegun hil zen Donostian, 62 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.
Emaztea: Puri Albes; seme-alabak: Gorka eta Esther Gomez, eta Joseba; bilobak: Danel eta Irati; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.
Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIRETAN, SAN JUAN BAUTISTA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. Helbidea: Jose Luis Iñarra, 26 - 3. Esk.
Oharra: Hilbeila Arrasate tanatorioan egingo da 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara.
Alecopen gure artean urte asko pasatako gizona agurtu behar dugu. Kooperatibak oraindik 11 urte zituenean iritsi zen, berak 26 zituela, eta erretirora arte, bertan mantendu zen lanean. Langile askoren lagun eta ikasle askoren eredu eta mekanikako arloan, beti langile. Goian Bego Tiburcio.
Luis Mª Lasa Salaberria
("Luisto")
Arrasaten hil zen, 68 urte zituela
Bere emaztea: Ane Elgarresta; seme-alabak: Kizkitza eta Patxi Souto, Zurine eta Garikoitz Madinabeitia; bilobak: Irantzu eta Oxel; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, osaba-izebak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.
Helbidea: Legargain, 15 - 3. esk. Oharrak: Hilbeila Donostiako Donostialdea Tanatorioan egingo da (Errekalde 57) 13:00etatik 21:00etara. Errauspena Donostiako Donostialdea Tanatorioan egingo da familiakoen artean.
Alecopen gure artean 1981etik 1986ra mekanikako arloan aritu zen laneran Luis Mª Lasa ere agurtu behar dugu gaur. Bost urte, non, langile askoren lagun izan zen. Goian Bego Luis Mª. |
PRAKTIKA ONA: ATEKO |
|
|
Lan Ikaste alternantzia egiten duten ikasleei egiten zaien ATEKO prozesua praktika ona da
Enpresa baten eguneroko martxa ideala zein den esaten duten enpresa-eredu idatzi asko daude eginak. Haietatik ezagunena, The European Foundation for Quality Management (EFQM) da.
EFQM, eredu arau-emaile bat da zeinen, funtsezko kontzeptua, ereduaren irizpideak kontuan izanik, organizazio bateko gestio-sistemaren funtzionamenduaren analisian oinarritzen den auto-ebaluazioa den.

Kooperatibak enpresa bereziak direla esan dezakegu. Hau da, funtzionamendu eta arau desberdinak dituztela. Hori dela eta, MONDRAGON Korporazioak, bere Enpresa Eredua sortu du. Bertan islatzen den bikaintasun horretara iritsi ahal izateko, Praktika Onak izenez ezagutzen diren ekintzak daude.
Praktika ona, MONDRAGON Korporazioko kooperatibek egunerokoan egiten dituzten ekintzak modu egokian eta eredugarrian egiten direnean ematen den titulua da.
Alecopen Lan Ikaste Alternantzian dauden ikasleei egiten zaien jarraipen prozesua, ATEKO, praktika on bat da. Prozesua honek, ikaslearen zeharkako konpetentzien garapenaren jarraipen eta ebaluazio konstante bat egitean datza. Honela, lan mundurako integrazioa erraztea eta mundu horretan gauzak ondo egin ditzan bideratzea nahi da.
Horretarako, 3 hilean behin, ikaslea bere monitore eta tutorearekin elkartzen da eta garapenaz hitz egiten dute. Hobetu beharreko gauzak daudenean, ekintza zehatzak antolatzen dira helburua lortzeko.
Bi urtean behin, ATEKO prozesuaren sistema aztertzen da aldaketarik ba al dagoen ikusteko. Hala bada, Praktika Onen dokumentuan islatu beharko da. Dena dela, aldaketa horiek ez baldin badira onerako izan, Praktika On izateari laga diezaioke.
|
|
|
|
|
Página 1 de 7 |

|