• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
Noticia
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
Noticias generales
%8ko energi aurrezpen minimoa bermatzen duen ekipo elektronikoa banatzen dabil EKITERMIK Imprimir E-mail

Gehienbat potentzi kontsumo ertain eta handia daukaten eraikuntzentzat zuzenduta dago

 

Argi indarraren prezioak gora egin duen honetan, EKITERMIK E. Koop. enpresakoak elektrizitatearen kontsumoan eragiten duen aparatu elektroniko bat banatzen dabiltza. EFE izeneko ekipoak, %8 energi aurrezpen minimoa bermatzen du instalatzen den eraikuntza, polikiroldegi edo enpresetan. Eraikuntzaren energia hartzeko gunean instalatzen da, eta horretarako 15-20 minutu baino ez dira behar.

 

Ekitermik-eko arduradunek esan dutenez, orain arte instalatutako ekipoek kontabilizatu duten bataz besteko energi aurrezpena %15koa izan da; gainera, gutxienezko aurrezpena bermatzen dute (%8), hau bete ezean bezeroei ekipoaren kostua itzultzen zaielarik.


Ekipo hau gehienbat potentzi kontsumo ertain eta handia daukaten eraikuntzentzat zuzenduta dago. Lortutako emaitzen artean honako hauek daude:

  • Ekipo honek armoniko seinaleak ezabatzen ditu.
  • Kontsumitutako energía aktibo eta reaktiboa gutxitzen du.
  • Seinalearen gorabeherak eta mozketak erregulatzen ditu.
  • nstalazioaren bero galerak estabilizatzen ditu.
  • CO2 ixurketak gutxitzen ditu.
  • Ez dauka mantenimendu beharrik.


Ondorioz:

  • Makinak errendimendu hobean lan egiten dute.
  • Makinen akats kopurua gutxitzen da.
  • Iluminazioarako lanparen bizi iraupena luzeagotzen da.
  • Zaratak ekiditzen dira.
  • Kableetako sortzen diren potentzi galerak gutxitzen dira.


Azkenik, datu gisa, Ekitermik-eko arduradunek diotenez, “EFE aparatuan egindako inbertsioak urtebete baino epe laburragoan amortizatzen da”. Informazio gehiago www.ekitermik.com webgunean dago, edota Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbide elektronikoan eskatuta eskuratu daiteke.

 
Coprecik Txekiar Errepublikako planta handitu du Imprimir E-mail

Dvorce hirian, garbigailuentzako osagaiak ekoizten ditu. Mondragon Taldeko kooperatibaren helburua bezeroei arreta hobea eskaintzea da

 

Bezeroei arreta hobea eskaintzeko helburuarekin, Mondragon Taldeko Copreci kooperatiba aretxabaletarrak Txekiar Errepublikan duen lantegia handitu du. Instalakuntza hauek Dvorce hirian kokatuta daude, eta bertan garbigailuentzako osagaiak ekoizten dituzte.


Handitze-prozesu honen baitan, Coprecik ekoizpen-lerro automatikoa instalatu duTxekiar Errepublikako lantegian, ontzi-garbigailu labadora eta lehorgailuentzako brushless BLDC-BLAC modeloko isurbide-bonbak ekoiztuko dituena. Modu honetan, Aretxabaletako plantaren ekoizpena osatuko du Coprecik.


590 (id: 1837129)


Kooperatiba aretxabaletarrak ekoizten duen motor-kontzeptu hau berritzailea da merkatuan, eta hainbat abantaila eskaintzen ditu bere aplikazioan. Gauzak horrela,energia aurreztu eta garbiketa-ziklora hobeto egokitzen da, eta baita aparailua martxan dagoenean zarata gutxiago eragin ere.


Fabrikazio-lerro berri hau brushless teknologiaren alde Coprecik egiten duen apustu garbia da, izan ere, teknologia hau gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da merkatuan, motorren esparruan. Modu honetan, Mondragon Taldeko kooperatibak ez du bakarrik bere ekoizpen-ahalmena handituko, baizik eta europar merkatuetako eskaerei aurre egiteko aukerak ere areagotu.

 
Datuek MONDRAGONek estrategia internazionalarekin asmatu duela berretsi dute Imprimir E-mail

Argitaratu berri duen txosten baten arabera, enpresen multilokalizazioak etxe nagusiaren jarduera, emaitzak eta enplegua hobetzen ditu.

MONDRAGON korporazioak nazioartekotze prozesuei buruzko txosten bat aurkeztu du gaur –uztailak 11- Madrilen, globalizazioak etxeko ekonomian duen eragina neurtzeko helburua izan duena. Finean, azterketak 42 kooperatibaren ibilbidearen analisi konparatiboa egiten du, bi bosturtekotan izandako portaerari erreparatuta, 1990-1995 eta 2005-2010, eta bilakaera horrek salmentetan, etekinetan eta enplegu mailan dituen inplikazioak kontuan hartuta. Halaber, txostenaren xede nagusia izan da enpresa horietan nazioartekotzeko estrategiak izan dituen ondorio posibleak aztertzea, negozio zifra nagusiei eta enplegu mailaren bilakaerari buruz.

 

300 (id: 4605853)

Eta ondorioek diote nazioartekotzeko prozesuen eragina esanguratsua dela, bai etxeko enpresan, bai balantze bateratuan. Multilokalizatu diren enpresek (atzerrian filial produktiboak ireki dituztenak baina jatorrizko ingurune lokaletik deslokalizatu gabe) nabarmen aurrera egin dute beren aldagai guztietan, baita planta nagusietan enplegua sortu ere. Horrenbestez, multilokalizazio prozesuen eragin positiboaren teoria egiaztatu da –MONDRAGONek dagoeneko azken 25 urteotan praktikan jarri du–, enpresa sendotzeko bermerik onen gisa eta, ondorioz, enplegu maila mantentzeko.

 

 

Nazioartekotzea, aukera saihestezina

 

Azterketak nazioartekotzeko estrategiaren balioa berresten du, eta argi eta garbi negozio aukeratzat hartzen du mende honetako enpresa testuinguruan, indar guztia nazioartekotzeko eragiketen arriskuan jartzen zuten mito faltsuak suntsituz.

 

Hauek dira azterketatik eratortzen diren ebidentzietako batzuk:

 

  • Planta matrizeen salmentak handitu egiten dira enpresa globalizatuta dagoen heinean.
    • Enpresa lokalen salmenta totalak bikoiztu egin ziren 2005-2010 aldian 1990-1995eko aldiaren alderatuta, eta globalek, berriz, hirukoiztu egin zituzten etxe nagusiaren salmentak eta bost aldiz biderkatu zuten emaitza bateratua.
    • Enpresa lokalen esportazioko salmentak laukoiztu egin ziren, eta salmenta globalek etxe nagusiaren salmentak boskoiztu egin zituzten; hau da, atzerrian ezartzeak etxe nagusiaren esportazioko salmentak murrizten dituela dioen teoria hondoratu egiten da.
  • Enpresa globalen errentagarritasuna enpresa lokalena (nazioarteko filialik ez dutenena) baino hobeto bilakatzen da.
    • Emaitzen indize biderkatzailea izan zen 4 aldiz enpresa lokaletan, eta enpresa globalak, berriz, 14 bider hazi ziren etxe nagusian eta 14 emaitza bateratuan.
    • Balio erantsia % 80 metatua handitu zen enpresa lokaletan eta, enpresa globaletan, aldiz, % 140 eta % 300 metatuan.
  • Enpresa globalek (atzerrian filial operatiboak dituztenek) hobeto defendatzen dute beren egoitza nagusietako enplegua.
    • Enpresa lokaletan enplegua % 11 murriztu zen 2005-2010 eta 1990-1995 aldiak alderatuz gero, baina globaletan % 25 hazi zen etxe matrizean eta % 170 enplegu bateratuan.

 

MONDRAGON Korporazioari buruz

 

Gero eta nabariagoa da MONDRAGONeko industri jarduerek nazioarteko izaera dutela, eta Taldeak defendatzen duen tesia berretsi da, zeinaren arabera multilokalizazioa gure lurraldean kokatutako kooperatibetako lanpostuak defendatzeko estrategia egokia dela baieztatzen den. Atzerriko ezarpenen sareak hazkunde aipagarria izan du, eta 2011ren amaieran mundu osoan zabaldutako 94 filial eta 9 ordezkaritza korporatibo izatera iritsi da. MONDRAGON gaur egun enpresa errealitate globala da, bere fakturazio osoaren % 70 nazioarteko salmentetatik baitator, 83.000 pertsona baino gehiago talde bati enplegua emanez, horietako 15.000 atzerriko filialetako langileak izanik.

 

Horrenbestez, MONDRAGON Korporazioa bereizgarri oparoaren kasu paradigmatikoa da, balio erantsi handia sortzen duen, herrialde barruan zein kanpoan enplegua sortzen duen eta globalizazioaren erronkari arrakastaz aurre egitea ahalbidetzen duen nazioartekotze estrategia batean oinarrituta.

 

MONDRAGON Korporazioa lau arloren inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza, eta gaur egun lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Espainiako hamargarrena. 2011n 15.000 milioi euro inguruko diru sarrerak lortu zituen, eta langile taldean batez beste 83.000 pertsona baino gehiago aritu ziren.

 
Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioan mozketa baldintzak aukeratzeko jardunaldia MUn Imprimir E-mail

Arrasateko Garaia Berrikuntza Poloan mekanizazioko nazioarteko adituek mekanizazioan lan egiteko baldintzak aukeratzeko euren metodologia aurkeztu dute.

Jardunaldia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko errendimendu handiko mekanizazioko ikerketa lerroak antolatu du. Jardunaldia industria ehunari zegoen zuzendua, eta nazioarteko ospea duten hainbat hizlarik parte hartu dute, hala nola, Ignacio Fernandez, Rolls Royce-koa (Ingalaterra); Jean Louis Bergognon, Bagur Consulting-ekoa (Frantzia); ), Bruno Gardes, Sandik-ekoa (Frantzia); eta Pedro Arrázola eta Patxi Aristimuño, Mondragon Unibertsitatekoak.

Gai guztiak landu ondoren, erakustaldiak egin dira Mondragon Unibertsitateko laborategietan. Erakustaldi hauetan mekanizazio prozesu ezberdinetan mozketa baldintza egokienak aukeratzeko egin beharreko hainbat saiakuntza aurkeztu dira.

 
Basque Culinary Center-ek lankidetza-hitzarmena sinatu du Domeq upategiarekin Imprimir E-mail

Urtebeteko iraupena izango du, eta, honi esker, ikasleek ardoaren sekretu guztiak ezagutuko dituzte.

 

Gastronomiaren esparruan ardoa hartzen ari den garrantziaz jabetuta, Basque Culinary Centerrek eskaintzen duen Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko ikasketa-planen ardatzetako bat da ardogintza. Gauzak horrela, Mondragon Unibertsitateko zentroak Domecq upategiarekin sinatu berri duenlankidetza-hitzarmenari esker, Basque Culinary Centerreko ikasleek ardoaren ezagutzetan sakondu ahalko dute.


300 (id: 6425439)


Hitzarmena -urtebeteko epea izango duena- atzo, igandea, sinatu zuten Basque Culinary Centerreko zuzendaria den Jose Mari Aizega eta Christian Barré, Domecq upategiko zuzendari nagusia. Honi esker, I+D+i-aren esparruan lagunduko du Domecq-ek, sukaldaritzako profesionalei zuzendutako ikastaroak bultzatuko dituela, betiere ardoa aintzat hartuta. Gainera, bi aldeek etorkizuneko “Ardoaren Institutua” ere sortuko dute, formazio-programa propioarekin eta ardoaren kultura profesional eta zaleen artean bultzatzeko helburuarekin.


Testuinguru honetan, ardoa ekoizteko metodoak, ezaugarriak, konposaketa, jatorriak eta beste hainbat gai landuko dituzte etorkizuneko sukaldariek Basque Culinary Centerren. Era berean, eta beharrezkoa izanez gero, hitzarmen honen arabera Domecq upategiak hainbat aditu eramango ditu ikasgeletara, euren ezagutzak ikasleei helarazteko.


Honenbestez, hitzarmen honi esker Domecq upategiak bat egin du Basque Culinary Centerren proiektuarekin, eta bi aldeek, gastronomia eta ardoa aintzat hartuta, sinergiak garatuko dituzte. Izan ere, akordioa Basque Culinary Center Fundazioko zutabeetako batean oinarritzen da: sukaldaritzako profesional eta gastronomiarekin harremana duten sektoreen artean ikerketa eta ezagutzen partekatzea sustatu. “Horretarako, oinarrizkoa da proiektu honetan aliatuak bilatzea”, diote.

 
«InicioPrev12345678910PróximoFin»

Página 7 de 46