• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
Noticia
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
Noticias generales
"TXINATARREK DUTEN EGUNEROKO BIZIMODUA DA GEHIEN HARRITU GAITUENA, ANTOLATUTAKO KAOSA BAITA" Imprimir E-mail

Jon De Andres eta Danel Mazmela arrasatearrak, Mondragon Unibertsitateko beste klase-kide batzuekin uztaila amaieran joan ziren Shangaira. Bertan Lidergo Ekintzaile eta Berritzaileko lehenengo promozioko ikasle talde batek sortutako proiektua ari dira garatzen


 

Uztailaren 24an hartu zuten Txinarako hegaldia Jon De Andres (Arrasate, 1992) eta Danel Mazmela (Arrasate, 1992) Mondragon Unibertsitateko ikasle arrasatearrek. Bertan, hainbat klase-kideen laguntzarekin -Nerea Mendizabal eta Ibai Martinez donostiarrak, Garazi Konde elgoibartarra eta Imanol Ribera Hondarribiarra-, Lidergo Ekintzaile eta Berritzaileko lehenengo promozioko ikasle talde batek hasitako proiektua ari dira garatzen. Oso gustura daude bertan, halere txinatarren eguneroko bizimoduak harritu diela aitortzen dute, “antolatutako kaosa baita”. Telebistan agertzen den Sinosuke marrazki bizidunak bezala, barre artean neska txinatarrak atsegin dituztela diote Mazmelak eta De Andresek. Irailaren 13an itzuliko dira Arrasatera, dena den, urtarrilean berriro ere bisitatuko dute Txina.


Nola suertatu zen Shangaira joateko aukera?

2012. urtean, Lidergo Ekintzaile eta Berritzaileko lehenengo promozioko ikasle talde batek, Txina eta Indiako ikasketa bidaian sortutako proiektu batean ari gara lanean. Txinan zeuden bitartean, Mondragon Korporazioak Kunshan-en duen industria-parkean egin zuten bisita baten ondorioz sortu zen ideia, eta aurtengo udan gu bigarren fasea garatzera etorri gara.


Zenbat denbora emango duzue bertan?

Uztailaren 24an ekin genion Shangairako bideari Madrilgo Barajas aireportutik, eta hemen hilabete eta erdi inguru emango dugu, irailaren 13an bueltatuko baikara Arrasatera.


Zehatz-mehatz, zein da garatzen ari zareten proiektua?

KooperAKTIbistak izeneko proiektua garatzera etorri gara batez ere. Pasa den martxoan Kunshan-eko parke industrialean lan egiten ibili ondoren, behar batzuk identifikatu ziren bertako langileekin elkarlanean, eta gure oraingo helburua hauei irtenbidea bilatu eta horiek martxan jartzea da. Bestalde, urtarrilean bigarren promoziokoa ikasleok berriz ere etorriko gara Txinara, baina gure ikaskide guztien laguntzarekin. Bidai horretan bisitatuko ditugun enpresekin harremanak egiten ere arituko gara: Performics, Web2asia, Haworth, Dad asia ...


Izan al duzue Shangai edo inguruak bisitatzeko aukera?

Aitortu beharra daukagu orain arte ez garela Shangaitik mugitu. Beste herri txiki batzuk bisitatu izan baditugu ere, ez dugu turismoa egiteko paradarik izan oraindik. Hala eta guztiz ere, izan badaukagu asmoa datorren astebukaeran beste inguru batzuk bisitatzeko: Huangshan-eko "Montañas Amarillas” adibidez. Shanghai oraindik guztiz ezagutu ez arren, ikusi dugun hiri handienetako bat da, eta bisitatzeko moduko hainbat txoko daude bertan. Atzerritarrendako tokirik erakargarrienak "Pudong" eta "The Bund" dira, eraikin altu eta ikusgarrienak biltzen baitira bertan. Halere, txinatarrek duten eguneroko bizimodua da gehien harritu gaituena, antolatutako kaosa baita.


Denbora librerik al duzue?

Egia esan orain arte astebukaeratan bakarrik izan dugu aisialdirako tartea, astean zehar alde batetik bestera ibiltzen baikara etengabe, hiria oso handia delako. Egia da inguruak gainetik ikusi ditugula, baina, aurretik esan bezala, oraindik ez dugu turismoa egiteko paradarik izan. Gaualdean kirola egiteko tartetxoa bilatzen dugu, eta gimnasio batera joaten gara.

 

300 (id: 7370192)

Oro har, nolakoa izaten ari da esperientzia?

Momentuz, oso gustura gaude. Proiektua garatzeko oso gogotsu etorri ginen, eta orain arte gauzak bide onetik joan dira. Enpresetara egiten ari garen bisitei dagokienez, oso harrera ona izan dugu guztietan, eta urtarrilean proiekturen bat garatzeko aukera izatea espero dugu. Honetaz gain, esperientzia honekin asko ikasten ari gara txinatar kulturatik, eta hizkuntza aldetik ere gure ingelesa eta txinera hobetzeko aukera izan dugu. Gauzak horrela, eta laburbilduz, oso pozik gaudela esan beharra dago.


Asian zaudeten lehengo aldia al da hau?

Bai, guretzako lehenengo aldia izan da honako hau. Dena den, proiektu honen taldeko 2 pertsona aurretik egonak ziren Shangain, eta oso lagungarria izan da beraien esperientzia, batez ere aurreneko egunetan, nondik nora eta nola mugitzen jakiteko. Datorren urtarrilean gu izango gara gure taldekideekin lan hau egingo dugunak , beraz gauzak horiek guztiak ondo ikastea komeni zaigu!!!


Nolakoa da Shangai, eta, oro har Txina, Euskal Herriarekin alderatuta?

Guztiz ezberdina da. Shangai oso jendetsua da eta, kaleak beti daude pertsonez gainezka. Gehien harritu gaituen gauzetako bat trafikoa izan da, ez dituztelako semaforoak errespetatzen, eta bi aldiz begiratu beharra dago errepidea gurutzatzen hasi aurretik. Honez gain, auto gidariek bozina asko erabiltzen dute bidegurutzeak zeharkatu behar dituztenean, beraz, Arrasaterekin alderatuz, hiri nahiko zaratatsua dela esan dezakegu. Hasierako egunetan ere dezente sufritu genuen bero eta bertan dagoen usainekin, dagoeneko, baina, ohitu gara horretara. Neska txinatarrak ere atsegin ditugu, telebistako Sinosukek bezala (barreak).

 
I.MU Foroa: Hezkuntza berritzen 2012 / I Foro MU: Innovando en Educación Imprimir E-mail

Gogorarazten dizuegu irailak 5 eta 12an I.MU Foroa: Hezkuntza berritzen 2012 -n parte hartzeko aukera duzuela

Foroaren eta izen ematearen inguruko informazio gehiago eskuratzeko: http://muforoa2012.mondragon.edu/es?set_language=es


Os rec
ordamos que los días 5 y 12 de septiembre se organizara el I Foro MU: Innovando en Educación

Para más información, consultad la siguiente pagina web:http://muforoa2012.mondragon.edu/es?set_language=es
 
Ingeniari teknikoentzako gradura egokitzeko ikastaro berriak Imprimir E-mail

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako gradura egokitzeko sei ikastaro jarriko ditu martxan datorren ikasturtean

Ingeniari teknikoentzako gradura egokitzeko ikastaro berriak

Ingeniari teknikoek Mekanikako Ingeniaritza gradua, Industria Elektronikakoa, Industria Diseinu eta Produktu Garapenekoa, Informatikakoa, Telekomunikazio Sistemetakoa eta Industria Antolakuntzako gradua lortu ahal izango dute. Horretarako egokitze ikastaro bat egin beharko dute,zeina bi modutan eskainiko den: lehenengoa, lanean dauden profesionalei zuzenduta dago eta bigarrena, lan esperientziarik ez duten ingeniari teknikoei.



Bi modalitateek formatu semipresentzial bat izango dute, gaztelaniaz izango dira, online ikasgaiekin, baina, ostiral arratsaldeetan presentzia eskatuko da eta tutoretza birtualak Moodle plataformaren bidez egingo dira. Modu honetan formazio honetako xede taldeak ikasgaiak landu ahal izango ditu. Ikastaroaren amaieran, ikasleek gradu amaierako lan bat garatu beharko dute.
Informazio gehiago: klikatu hemen edo zuzendu helbide honetara: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

 
MU-k ingeniari teknikoei graduatu bihurtzeko aukera ematen die Imprimir E-mail

Ikastaroak datorren ikasturtean jarriko dira abian. Profesional aktiboei zuzenduta daude, eta gaztelaniaz emango dira, formatu erdipresentzialean eta linea bidez.

 

Goi mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua abian jarrita, aurreko unibertsitate-sisteman ingeniari teknikoen (hiru edo lau urteko ikasketak) eta goi mailako ingeniarien (sei urteko ikasketak) artean zegoen banaketa desagertu egin da, ikasketa horiek guztiak ingeniaritzako graduetan bildu direlako. Alabaina, bategite horrek ez die eragiten aurretiaz ingeniaritza teknikoko titulua zutenei (horietako gehienak gaur egun lanean ari direnak), oraindik ere ingeniari tekniko izaten jarraitzen baitute, graduatu gabe. Lanpostu zehatz batzuk eskuratzeko, ordea, goi mailako titulazioa gaur egun graduatu bihurtu dena lehenesten da, diplomaturaren aurretik. Horixe gertatzen da, adibidez, Administrazioan, gradu-ondoko bat edo atzerrian lanpostua eskuratzeko, Goi mailako Hezkuntzaren Europar Esparruari egokitutako titulazioa lehenesten baita.


Premia horretaz jabeturik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin, Ingeniari Teknikoei zuzendutako sei egokitzapen-ikastaro (‘ikastaro-zubi’ ere esaten zaie) jarriko ditu abian 2012-2013 ikasturtean. Ikastaro horiei esker, ingeniari teknikoak bitarteko karrera zahar bateko titulazioa izatetik europar graduatua eskuratzera pasatuko dira urtebeteko ikasketen ondoren. Prestakuntza erdipresentziala edo linea bidezkoa jasoko dute, moodle plataformaren bidez teknologia berrietan oinarrituta, eta hainbat irakasgai jarraitzeaz gain, gradu amaierako lan bat ere egingo dute.


Hartara, ANECAk (Kalitatea eta Egiaztapena Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak) ikastaroak onartu ondoren, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak graduko ikasketetara egokitzeko ikastaro bat egiteko aukera eskainiko die ingeniari teknikoei. Eskaintza horri esker, beraz, euren prestakuntza osatzeko bigarren titulazio bat eskuratu, profil profesionala zabaldu eta Boloniari egokitutako gradu bat izango dute.


Zehazki, sei egokitzapen-ikastaro eskainiko dira, Ingeniaritza Mekanikoko, Industria Elektronikako Ingeniaritzako, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako, Informatikako Ingeniaritzako, Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako, eta Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako titulu baliokidea eskuratzeko. Ikastaroak formatu erdipresentzialean eta linea bidez emango dira (batzuk irailean hasiko dira eta besteak otsailean), eta ikastaro bakoitzerako leku mugatuak daude.



Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Ingeniaritza Elektronikoko Egokitzapen Ikastaroak.

Mekanikako eta Elektronikako Ingeniari Teknikoei zuzenduta daude eta irailetik uztailera bitartean emango dira Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialean. Formatu erdipresentziala izango dute eta gaztelaniaz emango dira. Eskolak ostiral arratsaldean izango dira eta Moodle plataforma bidezko tutoretza birtualak izango dituzte. Horri esker, beraz, aktiboan dauden profesionalek ere ikastaroa egiteko aukera izango dute, beraiek baitira prestakuntza horretako hartzaile nagusiak. Ikastaroa amaitutakoan, ikasleek gradu-amaierako lan bat egin beharko dute. Izena emateko epea irailaren 7an amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 794 700 telefonora edo emaila bidali Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera.



Informatikako Ingeniaritzako, Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako eta Industria Diseinuko eta Produktua Garapeneko Ingeniaritzako Egokitzapen Ikastaroa

Hiru ikastaro horiek Kudeaketa Informatikoko, Telekomunikazioetako eta Industria Diseinuko Ingeniari Teknikoei zuzenduta daude, eta otsailetik abendura bitartean emango dira, formatu erdipresentzialean, eskolak ostiral arratsaldetan eta gaztelaniaz. Ikastaroa amaitutakoan, ikasleek gradu-amaierako lan bat egin beharko dute. Izena emateko epea abenduaren 21ean amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 794 700 telefonora edo emaila bidali Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera.



Industria Antolakuntzako Egokitzapen Ikastaroa


Ikastaro hori Ingeniari Tekniko Mekanikoei nahiz Industria Ingeniari guztiei zuzenduta dago eta, ikasleei aholkuak emateko batzuetan bertaratu beharra izan ezik, erabat linea bidez, plataforma birtual baten bidez ematearen berezitasuna du. Norberaren erara egin daitekeen ikastaroa da gainera, ikasle bakoitzaren erritmoari egokituko zaiona, urte betean (full-time), bi urtetan (part time) edo hiru urtetan (10 ECTS/Lauhileko) egin baitaiteke. Ikastaro hori urrian hasiko da.


Prestakuntza horren bidez, ikasleak Industria Antolakuntzako Ingeniaritza gradua eskuratuko dute. Besteak beste, haien zereginen artean egongo dira, industria- eta zerbitzu-jarduerak lehiakor eta iraunkor bihurtzea; produktu, zerbitzu eta prozesu teknologikoen nahiz antolakuntza-ereduen hobekuntza eta berrikuntza sustatzea; lan-taldeak zuzentzea; eta ikuspegi orokor eta estrategiko batetik abiatuta erabakiak hartzea.

 
I. MU FOROA. Hezkuntza Berritzen Imprimir E-mail

Irailaren 5 eta 12an ospatuko da Eskoriatzan eta Arrasaten

 

Irailaren 5 eta 12an, Mondragon Unibertsitateak, I MU FOROA. Hezkuntza Berritzen ospatuko du.

Irailaren 5ean HUHEZIN, Eskoraitzan, izango da eta 12anberriz, Goi Eskola Politeknikoan Arrasaten.

Goiz eta arratsaldeko saioak izango dira eta aztertuko diren gaiak ondorengoak dira:

  • Konpetentzien ebaluaketa.
  • Tutoretza metodologia aktiboen testuinguruan.
  • Metodologia aktiboak konpetentzien garapenean.
  • IKTak eta Hezkuntza.

Izen emate epea zabalik dago jada (ikastaroa doakoa da).

I. MU FOROA. Hezkuntza Berritzen

Informazio gehiago

 
«InicioPrev12345678910PróximoFin»

Página 6 de 46