• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
Noticia
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
Noticias generales
MIKEL LEZAMIZEK MONDRAGON TALDEKO NONDIK NORAKOAK AZALDU DITU NEW YORK-EN Imprimir E-mail

Mondragon Taldeko Hedapen Kooperatiboko arduradunak adierazi du taldeak orokorrean lortutako arrakastak lau oinarri nagusi dituela.

 

New Yorkeko Etxepare Euskal Institutuak “Euskal ikonoak munduan” izeneko mahai-ingurua antolatu du. Ekitaldi hau “Basque Cultural Exchange New York- Fall 2012” programaren baitan kokatuta dago.

500.Lezamiz.ETXEPARE.INSTIT (id: 2409144)


Mahai-ingurua ostiralean ospatu zen hiri kosmopolitako Cervantes Institutuan, eta bertan parte hartu zuten:

- Mikel Lezamiz (Mondragon Taldeko Hedapen Kooperatiboko arduraduna)

- Mikel Urmeneta (Kukuxumusuko sortzaile eta zuzendari artistikoa)

- José Luis Rebordinos (Donostiako Zinemaldiko zuzendaria)

Mikel Lezamizek Mondragon Taldearen berezitasunak aipatu zituen. Taldea tamaina ezberdinekoak diren eta euren artean harreman estua duten 120 kooperatibek osatzen dute.

Azpimarratzekoa da Mondragon Taldeak bere produkzioaren %70 esportatzen duela, alor batzuetan mundu mailako liderra delarik.

Lezamizen hitzetan, Mondragon Taldeak oro har lortu duen arrakastak 4 oinarri nagusi ditu:

  • Hezkuntza
  • Ongizate soziala eta Osasuna
  • Finantzak
  • Ikerkuntza-Garapena-Berrikuntza

Azaldu zuenez, Mondragon Taldearen sistema orekatua da eta leku anitzetan kokatua dago. Horretarako, beharrezkoa da pertsona izatea ardatza. Bazkide kooperatibistak egun 100.000 dira, jabetza, gestioa eta emaitzak konpartitzen dituztelarik.

 
MU-K ETA GAIKERREK IKASTARO BAT ANTOLATU DUTE Imprimir E-mail

Mondragon Unibertsitateak eta GAIKER-IK4 Teknologia Zentroak ikastaro bat antolatu dute material konposatuetan adituak trebatzeko

Mondragon Unibertsitateak eta GAIKER-IK4 Teknologia Zentroak baterako ikastaroa antolatu dute material konposatuetan adituak prestatzeko. Merkatu gero eta zorrotzagoaren beharrak asetzea da ikastaroaren helburua. Merkatu horretan, composite materialak arian-arian gainerako materialak ordezkatzen ari dira, besteak beste, arinagoak direlako, korrosioaren edo nekearen kontra erresistentzia handiagoa dutelako eta neurrirako egituren diseinuak ahalbidetzen dituztelako.

392.MU.Gaiker.MU (id: 178469)

“Material Konposatuetan Aditua” ikastaroaren lehen edizioa hainbat sektoretako profesionalei zuzenduta dago (aeronautikoa, aeroespaziala, automobila, garraio publikoa, eraikuntza, azpiegiturak, itsasontzigintza, hodiak eta gordailuak, kirola eta aisialdia eta energia eolikoa dira sektoreak, besteak beste). Gehienez, 20 lagunentzako lekua izango du. Prestakuntza-ekintza 4 modulutan egituratuta dago, filosofia bakar batekin: “ekintzarako prestakuntza”. Landuko diren gaien artean, honako hauek azpimarra daitezke: aplikazioetako erronka berriak, material berriak, prozesu berriak, prozesuen amortizazioa, material-hornitzaileak, molde eta makinak eta diseinu eta entseguen jarraibideak.

Ikastaroak 300 ordu inguru iraungo du eta Mondragon Unibertsitatearen eta GAIKER-IK4 Teknologia Zentroaren instalazioetan egingo da. Amaieran zati praktikoa izango da, bai ikasleen ohiko lantokian, bai beste enpresa batzuetan, horietan hartutako ezagutzak erabiltzeko eta ikastaro-bukaerako proiektua egiteko.

Ikastaroan izena eman nahi dutenek urriaren 20ra arteko epea dute. Ikastaroa azaroaren 8an hasiko da eta Mondragon Unibertsitateko zein GAIKER-IK4 Teknologia Zentroko hogeitik gora profesionalek eta adituk emango dute. Bi erakundeak adituak dira material plastikoei eta composite materialei lotutako I+G+n arloan 1980ko hamarkadatik, eta beren ezaugarritze- eta prozesatze-ekipamenduek ez dute parerik Estatuan.

 
HOBETUZ, FORMACIÓN PARA TRABAJADORES Imprimir E-mail

El programa gratuito dedica un 60% de plazas a este colectivo. El instituto Miguel Altuna centraliza en la villa estas propuestas con una variada oferta de cursos.

La Fundación Vasca para la Formación Continua-Hobetuz en Bergara, a través del instituto Miguel Altuna, ya ha lanzado una primera batería de cursos de formación en los que dedica un 60% de las plazas a los trabajadores en activo y un 40% a los desempleados. Justamente este colectivo es el que mayor demanda genera por el momento, y ahora mismo el llamamiento es para los trabajadores en activo porque quedan aún plazas libres.

Hobetuz, formación para trabajadores

Son más de 30 los cursos previstos hasta la fecha, pero como el programa sigue abierto, hay capacidad en el centro de incluso alcanzar los 80, como ya ha ocurrido otros años. Esta cifra con una media de 15 alumnos permitiría ofrecer conocimientos para tener una mejor situación de cara al mercado laboral a más de un millar de personas.
Los cursos se llevan a cabo en las instalaciones del instituto en las áreas de fabricación mecánica, electricidad, administración y finanzas, así como calidad y mejora continua, y seguridad e higiene.
Por medio de estas acciones formativas, los participantes podrán aumentar sus conocimientos en las diferentes áreas. Este año, por primera vez, pueden obtener los certificados de profesionalidad en las distintas materias que acredita la capacitación necesaria de esa persona para las actividades laborales contempladas en el curso. Todos los cursos dirigidos a trabajadores son gratuitos y están financiados por la fundación Hobetuz.
Además, el instituto oferta a las empresas del entorno programas formativos específicos ajustados a sus necesidades y a los objetivos que solicite cada una de ellas.
Desde estas fechas hasta navidades la oferta es: la verificación dimensional del producto mecanizado, los procesos de mecanizado, Solid Works, elaboración de programación de torno CNC, sistemas de automatización industrial, word, y el curso de retribuciones salariales.
Las personas interesadas en participar o en obtener más información pueden dirigirse al número de teléfono 943 76 70 49 o en la dirección de correo: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla .
La Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua, Hobetuz, ha preparado en los quince años de su existencia a 1,2 millones de trabajadores vascos, ha financiado 11.500 planes de formación y ha concedido 323 millones de euros en ayudas, según los datos dados a conocer por la consejera de Empleo y Asuntos Sociales, Gemma Zabaleta, en marzo en Bilbao, en el acto del aniversario de Hobetuz.
 
KOMUNIKAZIOKO IKASLEEK ETXE-SARTZEA EGIN DUTE ARETXABALETAN Imprimir E-mail

Irailaren 18an Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek etxe-sartzea egin dute Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitatearen campus berrian, Bedarreta auzoan. Goizean 1., 3. eta 4. mailako ikasleak hasi dira. Arratsaldean, berriz, 2. mailakoak. Denek pozik ikusi dute zein txukun geratu den eraikina, eta zelako baliabideak izango dituzten Komunikazioa lantzeko

Komunikazioko ikasleek etxe-sartzea egin dute Aretxabaletan

Goizeko 08:00etan sartu dira ikasleak Aretxabaletako campus berrian, jakinminez ikusteko zelakoa den bertako eraikina. Lehen orduan Nekane Arratibelek egin die ongi etorria,HUHEZIko dekanoak, azalduta zer-nolako oztopoak gainditu behar izan dituen unibertsitateak campus berria martxan jartzeko.

Ondoren, ikasleak solairuz solairu joan dira eraikina bisitatzen: ikasgelak, areto nagusia, atseden lekuak, informatika gela, jangela, kafe makinak, irakasleen gela, edizio gela, irratia, liburutegia... Oro har, oso inpresio ona jaso dute, eraikina oso ondo banatuta dagoelako, txukun, eta, bestetik, baliabide asko eta onak izango dituztelako komunikazioa lantzeko.

Asteartea harrera eguna izan da, ikasleek ikas dezaten zer non dagoen. Asteazkenetik aurrera, berriz, eskolak hasiko dira, normal.

 
MU-K DUEN KONPROMESUA BERRETSI DU ERREKTOREAK Imprimir E-mail

Mondragon Unibertsitateak 2012-2013 ikasturte akademikoari hasiera eman zion atzo, astelehena. Hitzordua Basque Culinary Centerren izan zen, Josu Zabalaren presentziarekin

 

 

Hezkuntza eredu aurreratuetan aitzindari eta erreferente izaten jarraitu”. Mondragon Unibertsitateko Errektoreren, Iosu Zabalaren, hitzek laburtzen dute unibertsitate honen leitmotiva-a 2012/2013 ikasturtearen irekiera ofiziala ospatu zuten egunean. Ekitaldia, orain urte bete ateak irekitzen zituen Gastronomia Zientzien Fakultatean – Basque Culinary Centerren izan zen atzo, astelehena.

 

Hezkuntza arloan dauden erronkekin batera, Errektoreak, euskal enpresen lehiakortasuna eta enplegagarritsuna handitzen laguntzeko, zuzentzen duen unibertsitatearen konpromisoa berretsi zuen. Mundu mailako krisi testuinguru honetan, non, ekonomia eta kontsumoa geldi dauden eta enpresen ekoizpena argi eta garbi atzerapausoak ematen dagoen, errektoreak, ekonomiaren hobekuntzarako unibertsitateek duten zeregina azaldu zuen. Bere iritziz, unibertsitateen erronka da enpresa berriak eta zerbitzu lehiakorrak bultzatzea, eta baita ere, egungo ekoizpen sistemaren eraldaketa sektore jasangarriagoetara bideratuz, beste erronka batzuen artean. Unibertsitateak, jada badarama denbora honetan lanean.

 

Ekitaldi ofizialean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Patxi López-ek, Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, Iosu Zabalak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuak, Isabel Celaák, Mondragon Unibertsitateko Lehendakariordeak, Pedro Urteagak eta Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusiak, Idoia Peñacobak hartu zuten parte atzo. Azken honek, 2011-2012 ikasturteko memoria akademikoa azaldu zuen. Hortaz gain, gai nagusia, Basque Culinary Centerreko I+G-ko zuzendaria den Iñaki Alava Doktoreak eskaini zuen “Sukaldaritza Zientzia Biokimikaren Eremuan” izenburupean.

 

 

 

Gertaera gogoangarriak eta erronkak

 

Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, bere irekiera hitzaldian, azken ikasturteko gertaera garrantzitsuak, 2012/2013 ikasturteko berrikuntzak eta 2013-2016 Hausnarketa Estrategikoan jasotako etorkizuneko erronkak aipatu zituen. Iosu Zabalak, Basque Culinary Center proiektua eta bertako lantaldea goraipatu zituen eta proiektu honek bai Euskal Herrian bai kanpoan izan duen oihartzuna azpimarratu zituen, ez bakarrik unibertsitateak emandako bultzadagatik baita ere instituzioek, enpresek eta sukaldariek emandako laguntza eta babesagatik.

 

Halaber, unibertsitateko arduradun nagusiak gogora arazi zuen bete direla Mondragon Unibertsitatea Boloniarako egokitzapenarekin, aitzindari bezala, hasi zela 4 urte eta lehenengo promozioa jada kalean dela ingeniaritzako 6 titulaziotan eta enpresa eta administrazio zuzendaritzako baten. Ikasturte honetan, irakaskuntzako graduatuak, ikus-entzunezko komunikaziokoak eta LEINNekoak (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) gehituko zaizkie. Titulazio hauekin lotuta hain zuzen, Errektorea pare bat gai aipatu zituen. Lehenik eta behin, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari lotutakoa, Aretxabaletako Campuseko obrak, ikus-entzunezko komunikazioan espezializatuta egongo dena, bukatu dira. Instalazioak, erabat egokitu dira titulazio honek izango dituen beharrei eta gaur irekitzen ditu bere ateak. Horrela, Eskoriatzan kokatuta dagoen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, irakaskuntza ikasketak eskaintzen jarraituko dira eta azken urteotan izan duten espazio beharra ekiditen da.

 

Bigarrenez, LEINNen bitartez, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua, Espainia mailan bakarra eta ikasturte honen bukaeran lehenengo promozioa merkatuan izango duenaren bitartez, unibertsitateko ekintzaile ereduak izan duen arrakasta aipatu zuen. Arrakasta honen eredu dira gradu honen bi nodulu Madril eta Holandan irekiko direla. Ikasle horiek, Mondragon Unibertsitateko ikasle izango dira nahiz eta beraien praktika epeak dagozkien herrialdeetan egingo dituzten. Errektorearen hitzetan, “lorpen handia da, unibertsitatearen eta bere eskaintzaren eskualdetasuna eta nazioartekotzea ulertzeko eta mamitzeko moduaren ikuspegitik”.

 

Halaber, ingeniaritzen arloan, Goi Eskola Politeknikoa hiru titulazio berriren inguruan lanean ari dela aurreratu zuen eta 2013-2014 ikasturtetik aurrera eskaintzeko asmoa dagoela: biomedikuntzako ingeniaritza bat, Mondragon Health-ekin batera diseinatutakoa Arrasaten eta energia eta ekojasangarritasunarekin zerikusia duten bi ingeniaritza Orona taldea Galarretan eraikitzen ari den Ideo Innovation City berrikuntza poloan kokatuko direnak.

590 (id: 3097199)

 

Errektoreak, lehenengo kurtsoetan matrikula gorakada izan duten graduen aldeko apustuaz gain, unibertsitate masterren aldekoa ere aipatu zuen. Hauek, espezializazio maila altuagoa ematen die ikasleei egungo merkatuaren eskari profesionalei aurre egiteko. On-line ereduaren eta eredu erdipresentzialaren gero eta arrakasta handiagoa ere aipatu ditu bai graduetan bai graduondo edo gradurako egokitzapen eskaintzan.

 

Eta hitzaldia bukatzeko, egungo krisiari buruz hitz egin zuen baina begirada etorkizunean kokatuz eta baita ere unibertsitatearen ardurari buruz “denok bat egin dugulako gizartearen eta gizarteko enpresa-ehunaren aldeko konpromisoan, inoiz baino irmoago ahaleginduz guztion artean egungo kinka konplexu hau gainditzen laguntzeko”, non bereziko aipatu zuen 2013-2016 Hausnarketa Estrategikoko lehiakortasunaren eta enplegagarritasunaren aldeko konpromisoa.

 

 

 

Eskaintza berria eta 2011/2012 ikasturteko balantzea

 

Mondragon Unibertsitateak, ikasturte honetan graduko 12 titulu eskainiko ditu – 6 ingeniaritzan, bi enpresagintzan, bi hezkuntzan, 1 ikus-entzunezko komunikazioan eta 1 gastronomia eta sukaldaritza arteetan- eta 13 unibertsitate master – iaz baino 3 gehiago-, eta 30etik gorako titulu propio, aditu eta aurreratuak bere campus desberdinetan banatuta. Hortaz gain, 3 diploma bikoitz eskainiko ditu ingeniaritzaren arloan, unibertsitate frantsesekin lankidetzan.

 

2011/2012 ikasturteko balantzea eginez, 3.527 ikasle izan dira unibertsitate honetan matrikula egin duten ikasleak, aurreko hiru urteetako datuen antzekoak.

 

2011/2012 ikasturtean, 480 ikaslek egin zuten ikasketa bukaerako proiektua enpresetan eta 840 ikaslek praktikak egin zituzten enpresatan edo hezkuntza zentroetan. Hortaz gain, 400 ikasle baino gehiagok partekatu zituzten ikasketak eta lana.

 

Esan beharra dago gainera, gero eta ikasle gehiago direla atzerrian ikasten dutenak. Joan zen ikasturtean, 230 ikasle egon ziren atzerrian eta horietatik 81ek, praktikak edo karrera bukaerako proiektuak egin zituzten atzerriko unibertsitate edo enpresetan.

 

I+Gko aktibitateari dagokionean, Mondragon Unibertsitateak, bere irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko eta gizartearekin duen konpromisoari erantzuteko erarik egokiena, bere hiru aktibitateen integrazioa, hau da, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia uztartzea dela uste du.

 

Hau dela eta, Mondragon Unibertsitateko ikerketa kolaboratiboaren eredua, oinarrizko ikerketatik hasi eta berrikuntzararte dagoen prozesuan oinarritzen da, hiru eragile garrantzitsuenen, hau da unibertsitatea, zentro teknologiko eta enpresen inplikazioarekin.

 

Filosofia honekin eta nahiz eta egun bizi dugun egoera konplexuarekin, batik bat enpresa sektorean, 2011/12 ikasturtean, unibertsitateak, ikerketa kontratuetatik eta transferentzia proiektuetatik datozen sarrerak, %15ean handitu ditu aurreko ikasturtearekin alderatzen baditugu. Ikerketak aktibitate honek, hirugarren zikloari bultzada handia eman dio eta zehazki, 2011/2012 ikasturtean, 118 tesi egon dira martxan, aurreko ikasturtean baino %10 gehiago.

 

Aipatu diren erronka estrategikoen artean, Erasmus Mundus Acción 2 programaren eremuan, LAMINITEC proiektua izan da aukeratua. Honen lidergoa Mondragon Unibertsitateak dauka eta proiektuaren helburua Latinoameriketako 9 unibertsitatetako graduko, graduondoko, doktoretzako eta doktoretza ondoko ikasleen mugikortasuna da 6 europar unibertsitatetara. Proiektuak 3,2 milioi eurotako aurrekontua du eta 124 pertsonaren mugikortasuna bermatuko du.

 
«InicioPrev12345678910PróximoFin»

Página 4 de 46