MEXIKARRAK ALECOPEN |
|
|
Gaurkoan, Mexikotik etorri diren 18 pertsona etorri dira Alecop ezagutzera
Ingeniaritza industrialeko ikasle Mexikarrak goizean heldu dira. Hemen, gure jardun ezberdinen eta gehien bat, Lan Ikaste Alternantziaren inguruko informazioa eskaini diegu eta izan dituzten galdera guztiak erantzun ditugu. Interes handiz entzun dute hitzaldia eta horregatik plazer bat izan da guretzat.
Egonaldi on bat izan dezatela opa diegu!

|
|
BI BISITA |
|
|
Bi bisita pasa dira gaur Alecopetik; bata goizean eta beste arratsaldean
Lehenak Unimed Goiana kooperatiba brasildarretik etorri dira. Hau, 110.000 mediku bazkidez osatua dagoen eta guztira 20 milioi bezero dituen osasun koperatiba bat da. Kooperatibako 23 bazkide izan dira gurekin Alecop ezagutzen. Haien artean, Kontseilu Errektoreko kideak, Enpresako Zuzendaritza eta Zaindari Batzordeko kideak. Izan ere, egun hauetan, Otaloran, koperatibei buruzko mintegi batean ari dira parte hartzen. Interes handiz entzun dituzte azalpenak gure kooperatibaren berezitasunak eta jardun ezberdinak zeintzuk diren kontatu diegunean. Arratsaldean berriz, bigarren bisita etorriko da Alecopera. Espero dugu, bisitari guztiek zerbait gehiago ikasi, ikusi eta ezagutu izana.


|
BRASILDARREN BISITA |
|
|
Otaloran kurtso bat egiten diharduten Brasildarrak etorri dira Alecopera
Goizean iritsi dira hona. Lehenik eta behin, Lan Ikaste Alternantzia Formatiboa (LIAF) kudeatzen duen langileetako batek, Alecopen, eta batez ere, LIAF-en nondik norakoa eta ezaugarri garrantzitsuenak azaldu dizkie. Interes handiarekin entzun dute hitzaldia. Izan ere, berezia iruditu zaie entzundakoa. Ondoren, instalakuntzak ezagutzeko eta edozein galdera egiteko aukera izan dute.
Alecopetik, egonaldi eta bidaia ona izan dezatela opa diegu!


|
|
BRASILGO OSASUN KOOPERATIBISTEN BISITA |
|
|
Gaur goizean Brasilgo Unimed Cerrado izeneko taldearen bisitaz gozatzeko aukera izan dugu

Osasun koperatiba bat da, profesionalez osatua dagoena. Unimed, 110.000 mediku bazkidez osatua dago eta 20 milioi bezero ditu guztira. Izan ere, egun hauetan Otaloran koperatibei buruzko ikastaro batean ari dira parte hartzen taldeko kontseilu errektorea, zuzendaritza eta zaindari komitea. Gure esperientzia asko interesatzen zitzaien eta gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Gure ezaugarriak azaldu dizkiegu eta inpresio oso onarekin atera dira goizeko bisitatik.
|
SAN DIEGOTIK ALECOPERA |
|
|
Aurten ere, Kanadatik etorri dira hainbat ikasle Alecopera

Hauek kooperatiben inguruko kurtsoa ari dira jasotzen eta, horregatik, Alecop-i eta bertan lan eta ikaste alternantzian aritzen diren ikasleei buruz gehiago jakitea nahi izan dute. Interes handia jarri dute gure ikasle-bazkideen baldintzak zeintzuk ziren ezagutzean. Hitzaldian, Alecop eta Alternantzia Prozesuari buruz datu asko eman zaizkie eta gainera, ikasle bazkide batekin hitz egiteko eta hari galderak egiteko aukera eman zaie.
Alecop-etik bidaia on bat izan dezaten opa diegu, laster arte.
|
|
|
|
|
Página 1 de 5 |