Alecopek eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeak abantaila hauek ditu:
- Laguntza kualifikatua eta iraupen luzekoa eguneroko lanean eta proiektuetan.
- Denbora faltagatik gauzatu ezin diren proiektuei ekin.
- Lan karga zehatzei erantzun gaitasun handiko langileekin.
- Denboraldi baterako edo lanaldi murriztuko lanpostuak bete.
- Bizkortasuna, malgotasuna eta erosotasuna ikasleen inkorporazioaren kudeaketan.
- Ikasle unibersitarioak denboraz ezagutu etorkizuneko inkorporazioei begira.
- Oldar berriak eman dezaketen gazteei bidea eman.
- Enpresarentzat interesgarri izan daitezkeen ikasleei zeharkako konpetentzien garapenarenaren ebaluazioaren prosezua egiteko aukera.
- Ikasleek kooperatibaren funtzionamenduan eta gizarte egituran, nahiz arauetan eta bazkideen betebeharretan, daukaten benetako ezagutzan parte hartu.
- Kultura eta balio kooperatiboak sustatu.
- Mondragon Unibertsitatea eta inguruko lanbide heziketako ikastetxeekin harremanak estutu, Alecop eta ikasleen zuzeneko esperientziaren bidez.
- Gure ikasle eta kooperatibaren etorkizuneko kideen enpleagarritasuna hobetu.
|