• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
Noticia
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
GOIAZ! 2014 Imprimir E-mail

Datozen asteazken eta ostegunean ospatuko da Goiaz! azoka. Bertan, heziketa zikloak eskaintzen dituzten ikastetxeak eta haietan interesa dutenentzat zein beste askorentzat eskaintza bereziak ditugun enpresak egongo gara

Martxoak 26an, asteazkenean, emango zaio hasiera feriari. Egun horretan bertan bertara joan eta galderak egiteko edo informazioa jasotzeko aukera izango duzue eta horrez gain, hitzaldi interesgarriak entzuteko aukera izango duzue (dohain eta edonorentzat). Martxoaren 27an ere bertan izango gara goiz eta arratsaldez eta azken hitzaldiak eskainiko dira. Hauek ere, dohainikakoak eta interesatua dagoen edonorentzako izango dira. NiNeu lehiaketaren sari banaketak emango dio itxialdia Goiaz! feriari.


Alecop, bertan izango da lan-ikaste alternantziaren inguruan informazioa luzatzeko. Bertan eskainiko diren heziketa zikloen elementu bateragarri moduan, Alecopek, ikasten ari diren bitartean lan egiteko aukera eskainiko die guztiei. Honela, lan mundua ezagutu ahalko dute eta konpetentzia ezberdinak garatu (talde lana, lanaren kudeaketa, antolamendua…). Horrez gain, enpresan, ikaslea eta bere alde onenak ezagutuko dituzte.


Dudaren bat baldin baduzu, bertan argitu ahalko duzu, etor zaitez!