• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
notice
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
Ba al zenekien... Inprimatu E-posta

...edozein enpresak izan ditzakeela ikasleak lanean beraiekin? Ez da axola zein enpresa mota den; Mondragon taldeko kooperatiba, Erkide-Konfecoop-ekoa, kooperatiba independentea, sozietate anonimoa... Guztiek har dezakete parte eta gurekin kolaboratu.

...enpresek MGEP unibertsitateko ikasleekin 10 hilabeteko eta egunero 8 orduko lana eskainitako proiektuak egin dezaketela? Gradu amaierako lanak interesa duten enpresetan egin daitezke, kokapen geografikoa kontuan izan gabe.
...esanguratsua den aurrezpena egin dezakezula Alecopeko ikasle bazkide batek lan ikaste partekatzea zure enpresan egiten baldin badu? Egunerokoan eskaintzen duenaz eta proiektuak egiteaz gain, ikaslearen garapen pertsonal eta konpetentziala ezagutzean, etorkizuneko hautaketa eta integrazio prozesu eta denborak nabarmen murrizten dira pertsona hauen kasuan.

...enpresa bera dela ikasleak izango dituen betebehar, eginbehar eta erantzukizunak zehaztuko dituena? Enpresak zehazten ditu ikasleak bere eguneroko lan orduetan izan beharreko inplikazio, autonomia, projarduera... maila ezberdinak.

...ikasleak enpresan lanean izateak suposatzen duen gastua oinarrizko kostu kooperatiboaren %50a soilik dela? Enpresarentzat, kostua langile bazkide arrunt baten soldataren %50aren ingurukoa da. Horrez gain, Alecopek tutorizazio prozesu pertsonalizatua egiten du ikasle bakoitzaren integrazio maila gertutik jarraitzeko. Hau da, enpresaren balore eta prozesu ezberdinak barneratzen dituen ikusteko. Hau, konpetentzia ezberdinen garapenean oinarritutako tutorizazio prozesuaren bidez egiten da.
...ikasleak enpresarekin duen konpromisoa malgua dela? Ikasleak enpresan jarraituko du enpresak hori erabakitzen duen bitartean, ez dago hasiera eta amaiera data zehatzik ezta konpromisorik ere.
...zure enpresaren kolaborazioak gure inguru sozialaren hezkuntza hobetzen duela eta hori erantzukizun sozialaren parte dela? Asko dira ESKrekin konpromisoa duten enpresak.