• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
notice
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
Ba al zenekien... Inprimatu E-posta
...lehenengo unetik, Alecopek, zutaz arduratuko den eta zure egonaldian gauza guztien inguruan aholkatuko dizun tutore bat ezarriko dizula? Guretzat, oso garrantzitsua da zu Alecopeko kooperatibista moduan garatzea, zuk bertan dituzun eskubide eta betebeharrak ezagutzea eta baita, sortzen zaizkizun zalantza guztiak argitu guk ahal izatea. Horretan, tutoreak lagunduko dizu.
...lan-ikaste partekatzea beste enpresa batean egiten baduzu, Alecopeko tutorea izateaz gain beste enpresan monitore bat izango duzula? Beti izango duzu zure monitorea izango den profesional baten laguntza enpresan edukiko dituzun eginbeharrak eta haien prozedurak ezagutzen laguntzeko.

...ez baldin bazaude gustura edo ezin badituzu lana eta ikasketak era egokian partekatu edozein unetan laga dezakezula lana inolako justifikaziorik gabe? Lan-ikaste partekatzea egitea guztiz boluntarioa da. Hori dela eta, esperientzia hau ezagutzen saia zaitezke eta gero, jarraituko duzun erabaki.

...lan-ikaste partekatzea egiten duten bazkideak gainontzeko bazkideen eskubide berak dituztela? Alecopeko ikasle bazkideak izateagatik ondorengo eskubideak dituzte: enpresa batean gauzatzen den eta beraien ikasketekiko osagarria den formakuntza prozesuan parte hartu ahal izatea, Alecopeko emaitza ekonomikoetan parte hartu ahal izatea, organo sozial guztietan parte hartu ahal izatea...

...aukera asko dituzula zure ikasketak amaitzean lan-ikaste partekatzea egiten duzun enpresan lanean geratzeko? Esperientzia honek, enpresaren prozesu eta balore ezberdinak barneratzen eta lan munduan integratzen laguntzen die ikasle bazkide guztiei. Beraz, lan-ikaste partekatzea egiten ari zaren bitartean, zure alde onak eta garatutako konpetentzia profesionalak ezagutzen ditu enpresak eta horrek, behin ikasketak amaitutakoan, bertan geratzeko aukerak areagotzen ditu.

...inguruko enpresetan zu bezala lan-ikaste alternantzia egiten hasi ziren langile asko daudela gaur egun? 13 000 baino gehiago dira ikasle bazkide izan diren pertsonak eta horietako askok inguruko enpresetan egiten dute lan orain
...Caja Laboralek baldintza bereziak ezartzen dizkiela ikasle bazkide guztiei? Komisiorik gabeko mantenu kontuak, komisiorik gabeko transferentziak...