• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
notice
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
Gure historia Inprimatu E-posta

 

Alecopeko historiaren parte al zara?

 

60.hamarkadan Arizmendiarrietak esperientzia kooperatibo hau martxan jarri zuenetik, 13 000 bazkide ezberdin izan ditu Alecopek. Hori dela eta, zuetariko bakoitzak dituen argazki, bideo, testu eta baita informazio orokorra ere berreskuratzea nahi dugu kooperatibaren urte horiez gozatzeko.

Beraz, honelako informaziorik baldin baduzu, gurekin kontaktuan jar zaitezen gustatuko litzaiguke; e-mail bidez Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , edota telefonoz 943 712 405 (Goizez, Leire Bergara)

Zer da guztiekin partekatu nahi duguna?

 

Alecopi buruz daukagun informazioa osatzea eta bazkide direnekin edo izan direnekin elkarbanatzea nahi dugu. Horretarako, zuen laguntza behar dugu:

  • Informazio orokorra: Konta iezaguzu zer departamentutan egon zirenen lanean, Alecopen edo beste enpresaren batean izan zen, zein arduratzen zen zutaz, zer lan mota zeneukan…
  • Argazki eta bideoak: Lan-inguru hartako argazkiak, departamentukoak, garai hartako materia edo produktuenak, ospakizunen batenak…
  • Bizipen eta anekdotak: Alecopen garapen momentu garrantzitsuren baten testigantza, hitzarmenak, produktuak edo egunerokoak bizitako anekdotak.

 

 

Nola behar dugu informazioa?

 

Prozesua erraza izan dadin, ondorengo puntuak kontuan hartzeko eskatuko dizugu:

  • Zure izen abizenak eta bidaliko diguzun informazioaren urtea behar ditugu guk jasotako informazio guztia modu antolatuan gorde ahal izateko.
  • Argazki bat baldin bada, bidal iezaguzu e-mail ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) bidez edo posta bidez eta berriz ere bueltan bidaliko dizugu (Alecop, Loramendi 11, 20500 Arrasate).
  • Informazio orokorra baldin bada, e-mail ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) bidez edo posta bidez bidal iezaguzu (Alecop, Loramendi 11, 20500 Arrasate).
  • Zure ekarpena garrantzitsua edo luzea dela uste baldin baduzu, eman zure e-maila edo telefonoa kontaktuan jarri ahal izateko eta honela, informazio hori ongi garatzeko.

 

 

Aldez aurretik, eskerrik asko

 

Guzti horrez gain, era digitalean Alecopen egon zineneko fitxa pertsonala bidaltzeko konpromisoa hartzen dugu, non, zure datuak eta garai hartako argazkiak dauden.

Alecopeko bazkide izan diren pertsonak ezagutzen baldin badituzu, eskertuko genizuke iniziatiba honen berri emango bazenie.

 

Mila esker zuen ekarpenengatik.