Erantzukizun Sozial Kooperatiboa |
|
|


1966.urtean sortu zenetik hona, Alecopen misioa, gure inguruan ikasten ari diren gazteei beraien ikasketak ordaintzeko, lan mundu erreal batean lan esperientzia izateko eta era berean eskubide osoak dituen bazkide izateko eta Mondragoiko esperientzia kooperatiboa bizitzeko aukera ematea izan da.
Gure inguru sozial, enpresari, hezitzaile eta kooperatiboarekin bater joan gara garatzen enpresa eta heziketa zentroetan kooperatibismoa bultzatuz eta lan munduko esperientzia indartuz. Horretarako, inguruko enpresa liderretan Lan Ikaste Partekatzea egiten dauden ikasle bazkideen zeharkako konpetentzia sozio laboralen garapenaren tutorizazioa egiten dugu.
Alecop, MONDRAGON korporazioaren parte da eta beraz, guregain hartzen ditugu eta bat gatoz bertako Erantzukizun Sozial Kooperatiboarekin.
Enpresa Parte-hartzaileak
|