• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
notice
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

BRASILETIK ALECOP EZAGUTZERA Inprimatu E-posta

Gaur, Irailak 3, Brasileko Federação das Cooperativas do Centro-Oeste federazioa osatzen duten 20 pertsona baino gehiago etorri dira Alecop-eko instalazioetara

 

Brasildarrak, MONDRAGON korporazioa ezagutzeko helburuarekin heldu ziren duela egun gutxi Arrasatera. Atzo hasi zuten beraien bisitaldia inguruko kooperatibetan (Eroski eta Fagor-en adibidez) eta irailaren 4an amaituko da. Hiru egun motz baina aberats horietan, korporazioaren funtzionamendua ezagutuko dute eta bisita ezberdinak egiten jarraituko dute.

Gaur goizeko 9:30etan hemen ziren. Galdera asko zituzten egiteko eta horiek erantzuteaz eta azalpenak emateaz, Alecop-eko presidenteordea eta ikasle-bazkide bat arduratu dira. Funtzionamendu eta Organigramaren inguruan interes handia erakutsi dute eta baita Alecopeko bazkide diren ikasleen egoeraz.

Alecopetik, Arrasaten egonaldi aberats bat izan dezatela opa diegu.