Proiektuak Alecopen bitartez |
|
|
B EREDUAREN EZAUGARRIAK - ALECOPEN BITARTEZ EGINDAKO PROIEKTUAK
Ikaslea Alecop Kooperatiba Elkarteko ikasle-bazkidea da eta bere lan-jarduera lantokian betetzen du, zerbitzu-eginkizunak egiten. Hori dela eta, ikaslearen lan-jarduerarekin zerikusia duten gestio guztiak Alecopeko ardura dira (CUE delakoa barne):
- Edozein gestioa Gizarte Segurantzarekin. Gizarte Segurantzako afiliziako zenbakia eskatu eta tramitatu, altak eta bajak eman Gizarte Segurantzan, IT delakoaren baja, jarraipena eta alta kudeatu, kotizazio-kontu espezifikoa ireki eta abar.
- 24 orduko istripu-aseguru osagarria, heriotza eta balioezintasunaren estaldurak 120.000 €-tara irits daitezkeela.
- Alecopeko erantzukizun zibileko aseguru barruan sartzen da ikaslea.
- Ogasunerako 10T delakoaren gestioa.
-
Lan-ikuspegian oinarrituta, Alecopeko tutoretza eta jarraipena ikaslearen konpetentzia soziolaboralen garapenean laguntzeko. Ikasleak, bere konpetentzia soziolaboralak gara ditzan eta proiektuaren emaitzak hobetzeko asmoz, bere enpresako arduradunarekin batera, Alecopeko tutore bat izango du.
Informazio zabalagoa edota argibideak behar izanez gero, egin klik goiko menuan azaltzen den [Kontaktua] botoian.
|