• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
notice
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
MIKEL LEZAMIZEK MONDRAGON TALDEKO NONDIK NORAKOAK AZALDU DITU NEW YORK-EN Inprimatu E-posta

Mondragon Taldeko Hedapen Kooperatiboko arduradunak adierazi du taldeak orokorrean lortutako arrakastak lau oinarri nagusi dituela.

 

New Yorkeko Etxepare Euskal Institutuak “Euskal ikonoak munduan” izeneko mahai-ingurua antolatu du. Ekitaldi hau “Basque Cultural Exchange New York- Fall 2012” programaren baitan kokatuta dago.

500.Lezamiz.ETXEPARE.INSTIT (id: 2409144)


Mahai-ingurua ostiralean ospatu zen hiri kosmopolitako Cervantes Institutuan, eta bertan parte hartu zuten:

- Mikel Lezamiz (Mondragon Taldeko Hedapen Kooperatiboko arduraduna)

- Mikel Urmeneta (Kukuxumusuko sortzaile eta zuzendari artistikoa)

- José Luis Rebordinos (Donostiako Zinemaldiko zuzendaria)

Mikel Lezamizek Mondragon Taldearen berezitasunak aipatu zituen. Taldea tamaina ezberdinekoak diren eta euren artean harreman estua duten 120 kooperatibek osatzen dute.

Azpimarratzekoa da Mondragon Taldeak bere produkzioaren %70 esportatzen duela, alor batzuetan mundu mailako liderra delarik.

Lezamizen hitzetan, Mondragon Taldeak oro har lortu duen arrakastak 4 oinarri nagusi ditu:

  • Hezkuntza
  • Ongizate soziala eta Osasuna
  • Finantzak
  • Ikerkuntza-Garapena-Berrikuntza

Azaldu zuenez, Mondragon Taldearen sistema orekatua da eta leku anitzetan kokatua dago. Horretarako, beharrezkoa da pertsona izatea ardatza. Bazkide kooperatibistak egun 100.000 dira, jabetza, gestioa eta emaitzak konpartitzen dituztelarik.