• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
Noticia
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
MU-K ETA GAIKERREK IKASTARO BAT ANTOLATU DUTE Imprimir E-mail

Mondragon Unibertsitateak eta GAIKER-IK4 Teknologia Zentroak ikastaro bat antolatu dute material konposatuetan adituak trebatzeko

Mondragon Unibertsitateak eta GAIKER-IK4 Teknologia Zentroak baterako ikastaroa antolatu dute material konposatuetan adituak prestatzeko. Merkatu gero eta zorrotzagoaren beharrak asetzea da ikastaroaren helburua. Merkatu horretan, composite materialak arian-arian gainerako materialak ordezkatzen ari dira, besteak beste, arinagoak direlako, korrosioaren edo nekearen kontra erresistentzia handiagoa dutelako eta neurrirako egituren diseinuak ahalbidetzen dituztelako.

392.MU.Gaiker.MU (id: 178469)

“Material Konposatuetan Aditua” ikastaroaren lehen edizioa hainbat sektoretako profesionalei zuzenduta dago (aeronautikoa, aeroespaziala, automobila, garraio publikoa, eraikuntza, azpiegiturak, itsasontzigintza, hodiak eta gordailuak, kirola eta aisialdia eta energia eolikoa dira sektoreak, besteak beste). Gehienez, 20 lagunentzako lekua izango du. Prestakuntza-ekintza 4 modulutan egituratuta dago, filosofia bakar batekin: “ekintzarako prestakuntza”. Landuko diren gaien artean, honako hauek azpimarra daitezke: aplikazioetako erronka berriak, material berriak, prozesu berriak, prozesuen amortizazioa, material-hornitzaileak, molde eta makinak eta diseinu eta entseguen jarraibideak.

Ikastaroak 300 ordu inguru iraungo du eta Mondragon Unibertsitatearen eta GAIKER-IK4 Teknologia Zentroaren instalazioetan egingo da. Amaieran zati praktikoa izango da, bai ikasleen ohiko lantokian, bai beste enpresa batzuetan, horietan hartutako ezagutzak erabiltzeko eta ikastaro-bukaerako proiektua egiteko.

Ikastaroan izena eman nahi dutenek urriaren 20ra arteko epea dute. Ikastaroa azaroaren 8an hasiko da eta Mondragon Unibertsitateko zein GAIKER-IK4 Teknologia Zentroko hogeitik gora profesionalek eta adituk emango dute. Bi erakundeak adituak dira material plastikoei eta composite materialei lotutako I+G+n arloan 1980ko hamarkadatik, eta beren ezaugarritze- eta prozesatze-ekipamenduek ez dute parerik Estatuan.