• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
notice
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
KOMUNIKAZIOKO IKASLEEK ETXE-SARTZEA EGIN DUTE ARETXABALETAN Inprimatu E-posta

Irailaren 18an Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek etxe-sartzea egin dute Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitatearen campus berrian, Bedarreta auzoan. Goizean 1., 3. eta 4. mailako ikasleak hasi dira. Arratsaldean, berriz, 2. mailakoak. Denek pozik ikusi dute zein txukun geratu den eraikina, eta zelako baliabideak izango dituzten Komunikazioa lantzeko

Komunikazioko ikasleek etxe-sartzea egin dute Aretxabaletan

Goizeko 08:00etan sartu dira ikasleak Aretxabaletako campus berrian, jakinminez ikusteko zelakoa den bertako eraikina. Lehen orduan Nekane Arratibelek egin die ongi etorria,HUHEZIko dekanoak, azalduta zer-nolako oztopoak gainditu behar izan dituen unibertsitateak campus berria martxan jartzeko.

Ondoren, ikasleak solairuz solairu joan dira eraikina bisitatzen: ikasgelak, areto nagusia, atseden lekuak, informatika gela, jangela, kafe makinak, irakasleen gela, edizio gela, irratia, liburutegia... Oro har, oso inpresio ona jaso dute, eraikina oso ondo banatuta dagoelako, txukun, eta, bestetik, baliabide asko eta onak izango dituztelako komunikazioa lantzeko.

Asteartea harrera eguna izan da, ikasleek ikas dezaten zer non dagoen. Asteazkenetik aurrera, berriz, eskolak hasiko dira, normal.