• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
Noticia
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
“Haurretan inbertitutakoa 6 hilabetetan amortizatu behar da” Imprimir E-mail

Forokoop jardunaldia egin da. Hizlari eta ideia ugari aritu dira Garaian. Hitzaldi nagusian, Torresek bere ikuspuntu enpresarialak azaldu ditu.


Forokoop jardunaldiaren 6. edizioa egin da gaur goizean eta eguerdian, Garaia Berrikuntza Gunean.


Forokoopen aurtengo goiburua “Kooperatibak krisiaren aurrean” izan da. Hizlariek ideia ugari adierazi dituzte. Lan horretan aritu dira Pako Garmendia, Inazio Iribar, Mariano Ferrer, Antonio Pedreño, Luis Mari Ullibarri, Javier Goienetxe eta Jose Mari Larrañaga. Jardunaldiko hitzaldi nagusian, ordea, Manuel Torresek hartu du hitza, Diseños Industriales SAU-ko presidenteak.

 

Gauza askoren arten, bere esperientzia enpresariala kontatu du: Ez nuen bokazio enpresarialik, eta beraz, aurrera egiteko independente, langile eta irudimentsu izan behar nintzen”.


45 urte eman ditu enpresari bezala “eta jasotako diru guztia beti enpresan berrinbertitu dut. Horregatik ez dugu bankuen kredituen beharrik”.


590.Forokoop.12.Hizlariak (id: 5425564)


Krisia ekintzaileentzat garai aproposa dela esan du: “Krisiak aukera askoz gehiago ematen ditu, hazkunde garaiak baino”. Salatu duenez, “legedia egina dago negozio handienentzat. Negozio hauek Estatua baino indartsuagoak dira”. Negatiboki azpimarratu du Hego Euskal Herriko langileak direla ordu gutxien lan egiten dituztenak, metalaren arloan, Europa mailan. “Ez dugu lanik egiten” gutxietsi du. Gehitu duenez, krisiak norbera jartzen du norberari dagokion tokian”. Mondragon Taldea goraipatu du, bere erlijiotasuna azpimarratuz: “Kooperatiben nazioartekotzearekin ebanjelizazioa zabaltzen ari da munduan”. Aurreikusi duenez, “etorkizunean aberastasuna hobeto banatuko da munduan. Horrek ekintzaileentzat aukerak suposatzen ditu”. Darwinismoaren baieztapen bat aipatu du: “Ez du biziraungo indartsuenak, baizik eta egoerara hobeto moldatuko denak”. Arrasatera eta Garaia Berrikuntza Gunean egin duen bisitatik “poztasun handia eman dit gazte ekintzaileek duten pentsamolde unibertsala, zehazki “herri-pentsamoldearen gainetik”. Umeez ere mintzatu da termino ekonomikoetan: Oso interesgarria da inbertitzea 10-12 urteko haurretan, trebatu daitezen berrikuntzan adibidez”. Harago joan da: “Haurretan inbertitutako guztia 6 hilabetera amortizatu behar da”.