• Facebook: home.php#!/pages/ATEKO-Alecop/264740270320
  • Twitter: ATEKOAlecop
  • YouTube: user/AtekoAlecop
  • Flickr: photos/atekoalecop/
Noticia
  • USO DE COOKIES - Utilizamos cookies para hacer que tu experiencia en nuestra web sea la mejor posible. Por otro lado, son necesarias para acceder a la zona privada con nombre de usuario y contraseña, lo que significa que para entrar en tu zona de ATEKO debes aceptar el uso de cookies. Para ello, haz clic en [Aceptar].

    Ver avisos legales

   
 
Eguneroko bizimodurako teknologiak ikusgai daude Garaia Berrikuntza Gunean Imprimir E-mail

ETIC Berrikuntza Zentroak “The New Everyday” izeneko erakusketa gela aurkeztu du gaur, asteazkena. Bertan, besteak beste, Jose Maria Aldeko Mondragon Taldeko presidentea izan da, eta baita Natividad Herrasti ere, Teknologia Txertatuen Berrikuntza Zentroko zuzendaria.

 

 

Garaia Berrikuntza Gunean kokatuta dagoen ETIC Berrikuntza Zentroak -Enbedded Technologies Innovation Center- “The New Everyday” erakusketa-gela aurkeztu du gaur, osteguna, bere egoitzan burututako ekitaldian. Bertan, besteak beste, Mondragon Taldeko presidentea den Jose Maria Aldekoa egon da, eta baita Lorena Martinez ere, kasu honetan Gipuzkoako Diputazio ordezkatzen.


Aipatutako erakusketa gelan ETICeketxerako, turismorakoa eta baita osasunaren arlora bideratuko aplikazioak daude ikusgai: pantaila bat egokituta duen jatetxeko mahaia, horrekin jatekoak eta edatekoak eskatu, edota musika zein egunkaria irakurtzea posible den; ahotsaren bitartez etxean dauzkagun elikagaiak kontrolatu, erosketa zerrenda egin, edota elikagai horiekin egin daitezkeen errezetak proposatzen dituena; GPS sistema bitartez gauden ingurunearen gaineko informazioa eta ikus daitezkeen txokoak proposatzen digun smartphone aplikazioa; edota arropa denda baterako diseinatutakoa, non era birtualean produktu ezberdinak probatu ditzakegun, soinean daramagun arropa erantzi barik.


300 (id: 6275434)


Teknologia txertatuei esker, eguneroko gauzek erantsia irabazi eta beren presentazioak hobetzen dituzte, eraginkortasun, fidagarritasun, segurtasun eta konektibitate handiagoa lortzeko”, adierazi dute. “The New Everyday” erakusketa-gelak azken urteotanteknologia txertatuarekin garatutako proiektuen lagin bat erakusten du, eta datozen hilabeteetan nobedade berriak izango dituela ere aurreratu dute. Bisitariek teknologia hori erabili ahal izango dute bertako produktu eta zerbitzuetan, eta gainerako demoen funtzionaltasunak beren aplikazio inguruneetara eraman ere.

 

 

Kooperazioa


Aldekoak gogora ekarri du ETIC sortu zen garaia: “Krisiarekin bat jaio zen proiektu hau, 2008an, eta geratzeko helburuarekin etorri zen”. Era berean, Mondragon Taldeko presidenteak teknologia berriek egungo bizimoduan duten garrantzia azpimarratu du, eta baita etorkizunean arrakasta izateko “gakoa direla gaineratu ere. Testuinguru honetan, “Mondragonen azken urteetan barne-kooperazioa bultzatu badugu, egungo merkatuan ezinbestekoa da kooperazio hori kanpoko enpresekin sustatzea”, esan du. Eta horren adibide da, hain zuzen, ETIC.


Izan ere, 3 urtez Microsofteko Teknologia Txertatuen Berrikuntza Zentroa –ETIC- dozena bat enpresa baino gehiagorekin lankidetzan aritu da, bere produktu eta zerbitzuetarako soluzioak garatzen. Produktu gehienak lankidetza bidez garatu dira, enpresen eta zentroaren arteko elkarlanean. Honetaz gain, Europako proiektuetan ere parte hartzen ari da; Holanda, Frantzia, Italia edo Finlandia moduko herrialdeetako enpresa eta unibertsitateekin.


Bestetik, Microsofteko Teknologia Txertatuen Berrikuntza Zentroko zuzendaria denNatividad Herrastik “Showroom”-aren helburua “bisitatzen duten enpresen irudimena eta berrikuntza irekitzea” dela azpimarratu du. “Helarazi nahi diegu erakusten ari garen teknologia gure artean dagoeneko dugun etorkizunaren parte dela, ingurune gero eta adimenduago eta interaktiboago batekin elkar eragiteko modu berriak”.


590.4 (id: 7445341)


Proiektuak


Jantzigela birtuala: Kinect teknologian oinarritua, horren bidez arropa probatu, koloreak konbinatu eta nola geratzen zaigun ikus daiteke, keinua edo ahotsa erabiliz. Ezaugarri horien ondorioz, erabiltzaileen detekzioarekin eta errealitate handituarekin batera, esperientzia oso erreala da, eta etxean zein dendetan erabil daiteke.


LiveRoute viewer: Windows Phonerako egokitua, oinez egiteko ibilbide turistikoak erakusten ditu, landa girokoak zein hiri barnekoak, eta punturik interesgarrienak adierazten ditu, geolokalizazioaren bidez handitutako errealitatearen bitartez. Gainera, landa ibilbideak gure kontaktuekin parteka daitezke, eta gomendioak egin sare sozialen bitartez.

Automozioaren sektorean: Automobiletarako aplikazioen market bat erakusten da, tabletetan erabiltzeko. Aplikazio ugarien artean, batek ibilbide turistikoak egitea ahalbidetzen du, lekurik interesgarrienak sartuz. Beste batek flotak kudeatzen laguntze du, eta denbora errealean ibilgailuak eta zerbitzuak banatzen ditu, erabiltzaileen eskaeren arabera.


Turismoa: Surface 2ra egokitutako aplikazioak probatu ahal izango dira, hotel eta bulegoetarako. Horri esker, modu erraz eta errealean, turistei monumentuak, museoak eta jatetxeak erakutsi ahal izango zaizkie, gustukoen dutenaren arabera. Eta, hain zuzen ere, taberna eta jatetxeetako proposamen gisa, interfaze intuitibo eta errealista bat aurkezten da, eskariak arinago gestionatu ahal izateko eta bezeroen itxaronaldia entretenigarri bihurtzeko.