Lan Ikaste Alternantzia
|
Alecop Koop.E. (Actividad Laboral Escolar Cooperativa) 1966an sortu zen, ordura arte banatuta zeuden bi mundu osagarri erlazionatzeko ikuspegi eta misioarekin: ikasketak eta lana. Planteamendu sozial batetik, ikasleei enpresarekin harreman erreal bat izateko aukera eskaintzen die eta, aldi berean, enpresari behar bezalako Giza Baliabideak lortzeko aukera ematen dio, gizarteak eta produkzio eta zerbitzu sistemak dituzten eskaerei erantzuteko prestakuntza egokiarekin. |
Ikasle askok Alecopen bitartez izan dute euren lehenengo esperientzia lan munduan, ikasten ari ziren bitartean. Horrek, beraien formakuntza lan inguru erreal batean osatzeaz gain, aukera eman die bai enpresa batek eskaintzen dizkien aukerak bai bazkide kooperatibistaren irudia hasieratik ezagutzeko, une berean enpresa bateko kide eta Alecopeko bazkide izateari esker.
|

|
|